Lan munduan sartzeko zailtasunak dituztenentzako programa berri bat garatuko du Amankomunazgoak

Anboto 2016ko eka. 24a, 15:00

Durangaldeko Amankomunazgoak Txertatu Merkatuan izeneko programa garatuko du, Garapeneko euskal agentzien elkarteagaz hitzarmena sinatu ondoren.

Elkarte horrek Europatik datorren laguntza bat gestionatuko du, eta Durangalderako 81.000 euro emango ditu, hemendik eta 2020ra bitartean inbertitzeko. Amankomunazgoaren aurrekontua ia 90.000 eurora ailegatuko dela azaldu du Aitor Lopez presidenteak (EH Bildu). Horrela, lan munduan sartzeko zailtasunak dituztenei laguntzea izango da helburua.

Amankomunazgoak atzoko oskoko bilkuran onartu zuen programara batzea, alderdi guztiek aho batez baieztatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!