Padel txapelketa solidarioan batutako 3.323,91 euro eman dizkiete Rio de Orokoei

Anboto 2016ko eka. 23a, 21:26
Padel taldeko kideak eta Rio de Oroko ordezkariak

Fair Play Durango Padel Klubak ekainean antolatutako txapelketa solidarioan 3.323,91 euro batu ditu. Ekimenaren helburua batutako dirua Izurtzara udan ume saharauiak ekartzen dituen Rio De Oro elkarteari laguntzea izan da. Horrela, padel txapelketako antolatzaileek Rio de Oro elkartearen ordezkariei kopuru hori jasotzen duen txekea eman diete.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!