Auto istripu bi Zornotzan eta Berrizen

Anboto 2016ko eka. 23a, 09:28

Gaur goizean auto istripu bi gertatu dira Zornotzan eta Berrizen.

Lehenengoa goizeko 6:30 inguruan gertatu da Zornotzan, Boroako biribilguan. Auto bik elkar jo dute N-634 errepidean eta ondorioz, autoko gidariak ospitalera eraman behar izan dituzte.

Bigarren istripua, berriz, goizeko 8:30 inguruan gertatu da. Auto bat errepidetik irten da eta ondorioz errepidea itxi dute Berrizen Abadiñorako norazkoan. Istripuaren ondorioz, autoko gidaria ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, momentu honetan, errepide biak zabalik daude eta trafikoa normaltzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!