Angeluko eta Gasteizko hilketa matxistak gaitzesteko elkartaratzeak Durangaldean

Anboto 2016ko eka. 22a, 09:00

Gasteizko eta Angeluko erailketa matxistak salatzeko elkartaratzeak deitu dituzte.

Azken egunotan Euskal Herrian gertatutako hilketak salatzeko kontzentrazioak egiten ari dira Durangaldean. Atzo eta herenegun Berrizen eta Zaldibarren egin zituzten elkartaratzeak. Gaur, berriz, Zornotzan, Elorrion eta Durangon egingo dituzte.

Zornotzan, arratsaldeko 19:00etarako deitu dute kontzentrazioa, Sabino Arana kalean. Elorrioko Mugimendu Feministak 19:30etarako deitu du bateratzea herriko plazan. Eta Durangoko Plataforma Feministak arratsaldeko 20:00etarako. Durangon, Andra Mariko eleizpean egingo duten elkartaratzera joateko deia egin du Durangoko udalak "emakumeen eskubideak urratzen dituen indarkeria oro gaitzestea beharrezkoa da eta".


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!