Euskadi, Venezuela eta Argentinako selekzioak Durangon eta Zornotzan lehiatuko dira

Anboto 2016ko mai. 26a, 13:10
Euskadiko selekzioak iaz Tolosan Venezuelaren kontra jokatuko partidua. (Argazkia: Luis Garcia / Euskadiko Saskibaloi Federazioa)

Emakumeen Basket Basque Tour-aren barruan, Durangoko eta Zornotzako kiroldegiek hiru selekzioen arteko txapelketa hartuko dute ekainaren 3an, 4an eta 5ean.

Euskadi, Venezuela eta Argentinako emakumeen senior mailako selekzioek Basket Basque Tour izeneko nazioarteko txapelketa jokatuko dute Durangon eta Zornotzan. Ekainaren 3an, 19:30ean, Euskadik Venezuelaren kontra jokatuko du Durangoko Landako kiroldegian. Ekainaren 4an,  17:00etan, toki berean, Argentina eta Venezuela neurtuko dira. Hurrengo egunean, ekainaren 5ean, Zornotzako Larrea kiroldegiak hartuko du erreleboa eta Euskadi-Argentina norgehiagoka ikusteko aukera egongo da 12.00etatik aurrera. Euskadiko selekzioa Jon Txakartegik zuzenduko du.

Txapelketaren gaineko xehetasun denak datorren astelehenerako deitu duten prentsaurrekoan jakinaraziko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!