Lourdes Oyarbidek irabazi du Almoradiko lasterketa

Anboto 2016ko mai. 23a, 17:54

Bizkaia-Durangok emaitza bikaina lortu du Alacanten ospatutako Almoradiko lasterketan aurreko lau txirrindularien artean hiru sailkatu baititu. Lourdes Oyarbide izanda  aurrena, bere taldeko Kim Le Court heldu da bigarren, eta laugarren postua Marga Lopezek lortu zuen.

 

Hasieratik erritmo bizia ezarri zion talde durangarrak, Roos Hoogeboom eguneko ihesaldian sartuz. Iheslariak arrapatu ostean, Lourdes Oyarbide eta Kim Le COurteko LTK taldeko Cristina Martinezekin jo zuten aurrera. Azken kilometroetan egin zuen ihes Eginoko Oyarbidek helmugara bakarrik iristeko. Bizkaia Durangoko Le Court sailkatu zen hurrena Martinezen atzetik, eta Marga Lopezek irabazi zuen talde nagusiko esprinta.

Hoogeboom Espainiako kopan nagusi

Bestalde, igandean Roldan sarian lortutako bostgarren postuarekin Bizkaia-Durango taldeko Roos Hogebook txirrindulari herberearra Espainiako kopako lehen postuan kokatu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!