Nagusien egoitzetan greba deitu du ELAk

Anboto 2016ko mai. 19a, 16:49
Aurreko greba egun baten burututako mobilizazioa.

Nagusien egoitzetan bost eguneko greba deitu du ELA sindikatuak. Gaur elkarretaratzeak egin dituzte Zornotzako Orue eta Azkuna eta Durangoko Astarloa eta Jose Miel Barandiaran zentroetan.

Greba deialdiak aurretik ere burutu dituzte, baina ELAk protesta indartzeko beharra ikusi du: "Patronalaren jarrera ez da aldatu, eta bere horretan jarraitzen du, soldatak jaitsi, lanaldia luzatu eta sektoreko langileen baldintzak malgutu eta prekarizatu nahian".

Sindikatuaren arabera, hauexek dira beharginen eskaerak: "Soldata igoera duin bat lortzea, baja egoerak hobetzea, lizentziak, baimenak, lan kargak eta ratioak aztertzea, eta hitzartzen dena aplikatuko dela bermatzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!