Gidarien bi herenek ez dakite nork daukan lehentasuna biribilgune bat hartzerakoan

Anboto 2016ko mai. 19a, 10:00

Hiru auto gidaritik bik ez dakite nork daukan lehentasuna biribilgune batera sartzerako orduan, AXAko Frenoa Jarri Ikerkuntza Zentroak egindako txostenaren arabera.

25.000 pertsonatik gora hartu dute parte inkesta honetan. 40.000 istripuetako analisien laginaz gain, bertako 1.827 ezbehar biribilguneetan gertatu ziren, hau da, kopuru guztiaren %4,5.

Ikerketako datuen arabera, biribilguneetan gertatzen diren istripuen %80, horietan sartzerako orduan gertatu dira. Azken 11 urteetan, 9 pertsonak galdu dute bizia biribilguneren batean sartzean. Beste ezbeharrak talken ondorioz gertatu ziren, biribilgunean geldirik geratutako bi autoren kasuan, hain zuzen. Gainera, istripurik gehienak autoek sortu dituzte.

Biribilguneak nola hartu
Gidarien gehiengoak ez daki nola hartu behar diren biribilguneak. Mota ezberdinetakoak dauden arren, biribilgune guztiek daukate gidatzeko arau berbera. Hasteko, barrukaldetik doazen autoei eman behar zaie lehentasuna. Bestalde, gure irteeraren arabera aukeratu behar da erreia, bertatik doazen ibilgailuei lehentasuna emanez. Biribilgunetik irteteko, aurretiaz kokatu beharra dago kanpoko erreian, eta denborarik ez balego, beste itzuli bat eman beharko litzateke.

Txirrindulari multzo bat dagoen biribilgune batera sartzean, kontuan hartu beharra dago euretako azkena sartu arte itxaron behar dugula, ibilgailu bakartzat hartu behar dira eta tropelak. Gidarien %40k ez dakite txirrindulari tropelak ibilgailu bakartzat hartu behar direla. Beraz, gidari horiek ez dira gai izango arauak errespetatzeko, eta horrek arriskua sor dezake bai txirrindularientzat bai gainerako auto gidarientzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!