Durangaldeko bost bertsolari ailegatu dira Eskolarteko finalera

Anboto 2016ko mai. 18a, 09:53
Iaz Txaber Altube abadiñarrak jantzi zuen txapela Bizkaiko eskolarteko finalean

Maiatzaren 22an, Getxon egingo dituzte Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari txapelketaren finala eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberriko fasearen barruko azken kanporaketa.

Eskolarteko txapelketaren finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda osatua dago, eta Durangaldeak ordezkaritza zabala izango da Getxoko Fadura kiroldegiko saio horretan.  Finalerako sailkatu den zortzikotearen barruan daude Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka eta Txaber Altube Durangaldeko bertsolariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!