Durango Kirol Taldeko Eneko Lanbarrik urrezko domina irabazi zuen 400 metro hesietan eta 200 metroetako bigarren postuak (22.88) Espainiako txapelketarako sailkapena eman zion. Damian Aresek salto hirukoitzeko proba irabazi zuen (11.74). Zilarrezko dominak irabazi zituzten Joseba Ogizak pisu jaurtiketan eta xabalinan, Uxue Barinagarrementeriak pisu zein disko jaurtiketan eta Miren Zuberogoitiak 200 metrotan. Jon Ander Atutxak brontzea irabazi zuen 200 metrotan.
Bidezabalek ere bere atleten lanagaz pozik egoteko arrazoiak ditu. Karrokada domina irabazi dituzte. Urrezko dominen irabazleak honako hauek dira: Aitana Merino 1.500 metrotan, Nerea Costa 3.000 metrotan, Ines Pinaga 3.000 hesietan, Terese Lujua 100 metro hesietan eta Ainhoa Idoiaga 400 metrotan, Uxue Zuazua 800 metrotan. Zilarrezko domina irabazi zutenen zerrenda honako hau da: Ainhoa Crespo 5.000 martxan, Olaia Lekunberri 800 metrotan, Jone Ramirez 3.000 metrotan, Nerea Aranburu 400 metro hesietan, Oihane Gamiz altura jauzian, Naia Lertxundi disko jaurtiketan, Leire Gorritxategi xabalina jaurtiketan. Brontzeagaz honako hauek itzuli ziren: Andoni Bikandi pertika jauzian, Ainhoa Idoiaga 200 metrotan, Uxue Zuazua 1.500 metrotan, Naia Lertxundi altura jauzian, Iraia Bengoetxea pertika jauzian, Ane Garrido disko jaurtiketan.
Bidezabalek urrea jantzi zuen 4X4ko proban eta Durangaldea Running-ek brontzea. Ander Hilerak beste brontze bat eman zion Durangaldea Running taldeari 1.500 metrotan. Nora Narbaizak zilarra jantzi zuen 800 metrotan eta brontzea 400 metrotan.
Abadiñoko Sekulebedarra taldeko Itxaso Kumir-ek brontzea irabazi zuen salto hirukoitzean.