Amuriza ANBOTOn jubilatu zenekoa

Anboto 2016ko mai. 5a, 15:57
Amuriza jubilatu zeneko bazkariaren irudiak.

Xabier Amuriza albiste da asteon, bertsoplazak utzi dituela iragarri duelako (Bariku honetako ANBOTOn Unai Iturriagak berari eginiko elkarrizketa argitaratuko da). Durangaldeko euskarazko astekariaren sorreran egon zen Amuriza, bera izan baitzen lehenengo zuzentzailea.

ANBOTOko kazetariek Xabier Amurizak ezarritako irizpide eta aholkuak jarraitzen zituzten artikuluak idazterakoan, eta testuak idatzi eta gero, berak orrazten zituen berriro. Lankideen artean estimu handikoa zen Amuriza, lanerako bezala solaserako ere paregabea zen-eta. 2006an, jubilatu zenean, lankideek esker ona adierazi zioten Plateruenean egindako bazkarian.

Denbora aurrera joan da, eta ANBOTOk 15 urte ditu dagoeneko, besteak beste Amurizaren ekarpenagatik.

Eskerrik asko Xabier!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!