'Errementari' filmerako umeak behar dituzte

Anboto 2016ko api. 27a, 13:00

Paul Urkijo zuzendari arabarraren Errementari filmean parte hartzeko, Durangaldeko ume euskadunen bila dabiltza. Zortzi eta hamar urte arteko neskatoak, eta zortzi eta hamabi arteko mutikoak behar dituzte.

Hautaketa prozesuan parte hartu gura dutenek, umearen izen-abizen, jaiotze-data, bizilekua eta argazkia bidali beharko dituzte errementaricasting@gmail.com helbidera.

Patxi Errementaria ipuin tradizionalean inspiraturiko filma da Urkijok zuzentzen duena, eta aurtengo udazkenean edo neguan daukate aurreikusita grabatzea. Gasteizko Konoskopik eta Zornotzako Gariza Films ekoiztetxeen elkarlanagaz gauzatuko dute proiektua.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!