Euskotrenek Berriz eta Zaldibar lehengo gunera itzuli ditu

Anboto 2016ko api. 26a, 09:45

Euskotreneko arduradunek Berriz eta Zaldibar berriz ere, hasierako zonaldera itzuli dituzte, hau da, Durangoko gune berdinera.

Berrizko eta Zaldibarreko alkateekin hitz egin ondoren, eta Bizkaiko Garraio Patzuergoak indarrean jarri duen Bizkaiko guneei buruzko gogoeta ikusita, Euskotreneko agintariek Durangaldeko bi herriak, berriz ere, aurretik egon diren gunean jartzea erabaki dute.

Euskotreneko kideek prentsa ohar baten adierazi dutenez, zonalde aldaketa hau Bizkaiko Garraio Patzuergoaren jarreragatik hartu dute. Gainera, Euskotrenek herri bietako alkateei azaldu die, beraiek "ahalegina" egin dutela prezioak batez bestean %8 jaisteko.

Horrez gain, prentsa oharrean gaineratu dute, arazoa "konpontzeko" bidean zegoela, eta Euskotren "ez datorrela bat" egin den arazoaren "manipulazioarekin".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!