Fexmack taldeak 6 domina lortu ditu Espainiako kickboxing txapelketan

Anboto 2016ko api. 25a, 16:45

Taldeko 10 kidek hartu zuten parte Salamancan ospatu ziren Espainiako kick boxingeko semi contact eta light contact txapelketetan.

Emakumezkoen semi contact mailan, Jazmin Hendersonek irabazi zuen urrezko domina gazteen kategorian. Juniorretan Eva Muñozek brontzezko dominarekin konformatu behar izan zen. Gizonezkoen junior mailan Alex Hendersonek zilarra lortu zuen Murtziaren aurka finala galdu ostean. 

Light mailari dagokionez, emakumezkoen junior mailan Eva Muñozek zilarra lortu zuen. Gizonezkoen gazteen mailan Julen Muñozek hirugarren bukatu zuen, zilarrezko dominaz. 94 kiloz azpiko maila absolutuan Ibon Arantzamendik Espainiako txapelketa bereganatu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!