Elorrio eta Atxondo herri artekora itzuli dira

Anboto 2016ko api. 22a, 14:59
Atzoko zozketan Zornotza atera zuten unea.

Bizkaiko Herri Arteko Pilota Torneoa aurkeztu zuten atzo. Elorrio eta Atxondon bueltan dira. Mallabia, aldiz, baja da.

Esku pilotan Durangaldeko bost herrik parte hartuko dute: Elorrio, Atxondo, Iurreta, Zornotza eta Abadiño.

Elorrio eta Atxondo nobedadeak dira. Biek lehen errondan hasiko dute txapelketa Iurretagaz batera. Atxondok Usansoloren kontra jokatuko du; Elorrio Orozkorekin neurtuko da eta Iurretak Zeanuri izango du kontrario. Joaneko partiduak maiatzaren 1ean jokatuko dituzte; bueltakoak, maiatzaren 8an.

Elorrio eta Orozkoren kontrako irabazleak Zornotza izango du zain final zortzirenetan (maiatzak 15 eta 22). Abadiñok ere hurrengo errondan ekingo dio txapelketari Leioa-Sestao kanporaketako irabazlearen kontra.

Zesta txapelketan lau herrik parte hartuko dute eta Durango da horietako bat. Markina, Berriatua, Gernika eta lauren artean dago aurtengo txapelduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!