Berbalagunek Hontza museoa bisitatu dute

Anboto 2016ko ots. 16a, 13:41
Argazkia: Hontza museoa.

Durangaldeko Berbalagunak egitasmoko kideek Mañariko Hontza natur zientzien museoa bisitatu dute gaur, eta gauza bera egingo dute eguenean, zientziaren munduan murgildu eta aldi berean euskara praktikatzeko helburuagaz.

2014ko azaroan zabaldu zen Hontza museoa, Enrike Huertaren aspaldiko nahia errealitate bihurtuz. Huertak 37.000 ale zientifiko dauzka artxibatuta, eta horietatik 650 inguru daude ikusgai momentu honetan. Urtebetean, 2.300 bisitatik gora jaso dituzte; herritarrez gainera, taldeen bisitak ere hartzen dituzte, ikastetxeenak edota berbalagunenak, esate baterako. Eguneroko ordutegiaz aparte, zitak ere eskatu ahal dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!