Eztabaida, eskulana eta festa, autogestioaren aldeko topaketan

Anboto 2016ko ots. 1a, 10:39

'Durangaldea autogestiorantz' topaketa egin zuten zapatuan Durangon. Tailerrak, bazkaria, eztabaidak eta kontzertuak antolatu zituzten, adibidez.

Goizetik gauera garatu zituzten ekintzak, Durangoko Sorginola gaztetxean. Goizean, dokumental bat ikusi eta hausnarketarako tartea hartu zuten. Bazkaltzen 80 bat lagun batu ziren, eta arratsaldeko tailerretan 60 lagun inguru. Elektrizitatea, bideogintza edota serigrafia izan ziren eskulanerako aukera.

Iluntzean kalejira egin zuten Sapuetxeraino, eta han kontzertuak eskaini zituzten.

(Argazkiak: Aittu)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!