Domeketan komertzioetan jai hartzea babesteko manifestaziorako deia egin du LABek

Anboto 2015ko aza. 27a, 12:27

LAB sindikatuak kontzentrazioa egin zuen atzo Ezkurdin, domekan Bilbon burutuko den manifestaziorako deia egiteko.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Euskaldendak elkarteak, eta EKA eta EKE kontsumitzaileen elkarteek manifestazioa deitu dute domekarako Bilbon. Azaldu dutenez, legebiltzarrean merkataritzako ordutegien liberalizazioa aztertzen dabiltza, etorrera handiko zonalde turistikoei begira. Deitzaileen ustez, aldaketa horrek multinazionalei eta saltoki handiei egingo die soilik mesede. Gainera, jarduera ekonomikoa eta enplegua ez direla handituko ohartarazi dute, eta kontsumitzaileei ez diela askatasun gehiago ematen ere kritikatu dute.

Manifestazioagaz bat egin eta deialdia zabaltzeko, kontzentrazioa egin zuen LABek Durangon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!