EH Bilduko hautetsiek baraualdia egin dute euskal presoekiko espetxe politika salatzeko

Anboto 2015ko aza. 22a, 17:22

Durangaldeko EH Bilduko hainbat hautetsik euskal presoekiko espetxe politika salatzeko 24 orduko baraualdiarekin bat egin zuten atzo Bilboko Casilla kiroldegian. Besteak beste, Dani Maeztu eta Eider Uribe Durangoko zinegotziek, Endika Jaio Mañariko alkateak eta David Cobos Atxondoko alkateak ekimenean parte hartu dute.

Baraualdian parte hartu zuten zinegotziek jakitera eman dutenez, "espainiar eta frantziar Estatuek euskal presoekiko mantentzen duten espetxe politika, eta bere baitan ematen den oinarrizko eskubideen urraketa salatzea" izan zen ekimenaren helburuetako bat. Gaineratu dutenez, baraualdi honekin, sakabanaketarekin amaitzeko eta presoen oinarrizko eskubideen errespetoa bermatzeko EH Bilduk dituen konpromisoak berriztea eta indartzea" gura izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!