Hezitzaileentzat euskararen erabilera indartzeko gida bat kaleratu dute

Anboto 2015ko urr. 14a, 13:09

Ume eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, hezitzaileentzako gida bat banatuko dute Durango, Elorrio, Zornotza, Berriz eta Zaldibar udalek eta Amankomunazgoak. Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak kaleratu du eta begiraleei, entrenatzailei, jantoki zaintzaileei eta irakasleei zuzenduta dago.


Aurtengo ikasturte hasiera, eskolaz kanpoko jardueretako begiraleei banatzeko aprobetxatu dute, antolatzaileek esan dutenez. Gidan, erabilera indartzeko pauso batzuk eskaintzen dira. Adibidez, jarduera posibleak, motibazioa handitzeko esamoldeak, edota kiroletako hiztegi teknikoa dituzte eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!