Familia barruko harremanak euskalduntzeko ekimena martxan

Anboto 2015ko ira. 28a, 09:43

Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak Familian euskaraz jolasean programa jarri dute martxan. Ekimenaren helburua familia barneko harremanetan euskararen erabilera bultzatzea da.

3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute ekimenean. Hala ere, Atxondon eta Mañarian, 8 urtera arte zabaldu dute adin tartea. Urtxintxa eskolako hezitzaileek ordubeteko saio ludikoak eskainiko dituzte. Euskarazko jolas eta abestiak guraso eta umeei erakustea da asmoa, ondoren, etxean edo beste edozein lekutan praktikan jar ditzaten. Gainera, herri bakoitzeko azken saioan disko bana banatuko diete parte-hartzaileei. Guztira, 28 saio egingo dituzte Durangalde osoan, irailaren 17tik urriaren 30era  (egutegia: www.durangaldeaeuskaraz.eus).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!