"Aldaketa ezkerretik dator"

Anboto 2015ko ira. 24a, 20:52

EH Bilduko Aitor Lopez izendatu dute Amankomunazgoko presidente. EAJk 36 urte egin ditu agintean, eta aldaketa historiko hori ezkerretik etorriko dela esan du presidente berriak.

Pozik hartu du kargua presidente berriak: “Erronka handia izango da, baina polita ere bai". Beste hiru alderdiei elkarlanerako gonbidapena egin die, eta Oskar Zarrabeitiak -azken lau urteetako presidentea eta EAJren hautagaia-, Lopez zoriondu du ekitaldiaren amaieran. Botoetan hamahiruna berdindu du Zarrabeitiagaz, eta Herriaren Eskubidea abstenitu egin denez, Lopez izendatu dute. Izan ere, EAJk hamaika ordezkari izan ditu, eta Abadiñoko Independenteen botoei esker lortu ditu hamahiru.

Lopezek EH Bildu koalizioko kideen laguntza eskertu du, eta baita herritarrena ere: "Herrian babestua sentitzen naiz". Hainbat zaldibartar joan dira Astolako bilkurara, kargu hartzea zuzenean bizitzera. Preso politikoez ere akordatu da Lopez, eta eurentzako konponbidea eskatu du. Bere jadunaren lehentasunak partaidetza, gizarte politika eta eskualdearen garapen sozioekonomikoa izango dira.

Amankomunazgoko bilkura

Aitor Lopez eta Oskar Zarrabeitia

EH Bilduko Amankomunazgoko taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!