Erretzeari uzteko ikastaroa hasiko da urrian

Anboto 2015ko ira. 23a, 10:29

Durangoko Amankomunazgoak erretzeari uzteko ikastaroak antolatu ditu. Urriaren 22an hasiko dira biak, eta hamar saio egingo dituzte.

Urriaren 9a baino lehen, 946 200 520 telefono zenbakira deituta, edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!