Durangaldeko Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa prestatu du ikasturte hasierarako

Anboto 2015ko abu. 31a, 10:28
Gurutze Gorriko boluntarioak, Zornotzako jaietan goardian (argazkia: @cr_durango twitter kontutik hartuta)

Durangaldeko Gurutze Gorriak lehen laguntzetarako ikastaroa antolatu du urriaren 2rako eta azaroaren 7rako. Ikastaroan gaixoaren ebaluazioa, konorte galtzea, lipotimiak eta bihotzekoak landuko dituzte, besteak beste. Ur sorosle titulua lortzeko, eta lan eskaintza publiko batzuetan ere, beharrezkoa da ikastaroa.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko formaciondurango@cruzroja.es helbidera idatzi daiteke, edo 600 989 591 telefonora deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!