IV. Greatest Hits Gauean jo gura dutenek bihartik aurrera eman dezakete izena

Anboto 2015ko abu. 31a, 09:00

Aurreko hiru edizioetan egin ez bezala, udaberrian barik, udazkenean izango da aurten Greatest Hits Gaua. Azaroaren 6an eta 13an izango dira hitzorduak, Plateruenean.

Durangaldeko musika taldeen eskutik kanta ezagunen bertsioak entzuteko aukera eskaintzen du jaialdiak, eta ehunka entzule elkartzen ditu zuzeneko emanaldietan.

Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, bihartik aurrera eskainiko dute laugarren edizioan izena emateko aukera. Egun horretatik aurrera, www.greatesthitsgaua.dkprodukzioak.eus webguneko formularioaren bitartez eman ahalko dute izena jaialdian parte hartu gura duten musika taldeek.

Baldintza bi dira bete beharrekoak: kanta ezagun eta klasiko bat aukeratzea, eta taldekideen erdia, gutxienez, Durangaldekoak izatea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!