900.000 euro urtean, eskualdeko liberatuei soldatak ordaintzeko

Anboto 2015ko uzt. 17a, 09:27

900.000 euro urtean. Hori izango da Durangaldeko alkateei eta liberatuei soldata ordaintzeko erabiliko den diru publikoa. Herririk herri, aldea dago soldaten artean, eta alderdien barruan ere aldeak daude. Aitziber Irigoras durangarrak kobratuko du gehien: 73.000 euro.


Abadiñon, Navarroz gainera, Abadiñoko Independenteak taldeko eta EAJko bana lanaldi erdira egongo dira, bakoitza 22.000 euroko soldatagaz. Zornotzan ere beste bi egongo dira, 55.000 eta 37.000 eurogaz. Durangon, alderdi bakoitzak liberatu bat du, eta 56.000 euro jasoko dute.

Herriaren Eskubidea alderdiak (Podemos) nobedadea dakar Durangora. Soldata bakarragaz, zinegotzi bi liberatuko dira lanaldi osora, irailean, eta, gainera, egokitzen zaiena baino gutxiago kobratuko dute. Julián Riosek esan du euren “kode etikoaren” arabera, gehienezko soldatak ezin duela oinarrizko soldataren hirukoitza gainditu. Soberakina, alderdian barik, Durangoko mugimendu eta behar sozialetan inbertituko du. EH Bilduk ere topea du soldatetan, eta zinegotziek berezko lanean kobratzen dutena hartzen du erreferentziatzat normalean.

Otxandion atzo erabaki behar zuten gaia (ANBOTOk edizioa itxi ostean), eta Elorrion egunotan egingo dute. Buruagak esan du bi liberatuko direla, baina “orain arte baino gutxiago kobratuz”. Mallabiko Igor Agirrek %4,5 bajatu du soldata.

SOLDATA GORDINAK:

 

 

DURANGO - EAJ  Aitziber Irigoras: 73.000 euro

 

 

ZORNOTZA - EAJ Andoni Agirrebeitia: 67.000 euro

 

 

 

ABADIÑO - AI Jose Luis Navarro: 57.000 euro

 

 

 

IURRETA - EAJ Iñaki Totorikaguena: 55.000 euro

 

 

 

 

BERRIZ - EAJ Orland Isoird: 51.000 euro

 

 

 

MALLABIA - EAJ Igor Agirre: 50.000 euro

 

 

ZALDIBAR - EH Bildu Arantza Baigorri: 45.000 euro

 

 

 

ATXONDO - EH Bildu David Cobos: 23.800 euro (garbi)

 

 

 

IZURTZA - EH Bildu Lorea Muñoz: 21.000 euro (% 50ean)

 

 

 

 

MAÑARIA - EH Bildu Endika Jaio: 21.000 euro (% 73an)

 

 

 

 

GARAI - HT Gontzal Sarrigoitia: 18.600 euro (% 40an). (2016an jubilatu zenetik ez du soldatarik kobratzen)

 

 

 

 

ELORRIO - EH Bildu Idoia Buruaga: Zehazteko

 

 

 

OTXANDIO - EH Bildu Urtzi Armendariz: Zehazteko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!