Kontainerretan animalia hilak agertu izana larria da Zarrabeitiaren ustez

Anboto 2015ko uzt. 15a, 12:34

Papera eta kartoia jasotzeko kontainerretan animalia hilen zatiak bota ditu herritarren batek ekainean. Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak adierazi du kontainerrak txarto erabiltzeko joera ez dela berria, eta herritarrak kontzientziatzeko beharra azpimarratu du.

"Gure filosofia, birziklapenerako kontainerrak ahalik eta leku gehienetan egotea da, baina ez badira ondo erabiltzen, kendu egin beharko ditugu azkenean", esan du kezkatuta Zarrabeitiak. Kontainerrak egoki erabiltzeko deia egin du, eta bateren batek animaliak bota gura baditu, Base Gorrira (94 446 52 97) deitzeko eskatu du, eurek ematen dute-eta zerbitzua.

Zarrabeitiaren esanetan, bi aldiz agertu dira animalia zatiak. Baten ardienak, eta besteetan untxienak. Papera eta kartoiaren kontainerretan batzen dena Zornotzako planta batera eramaten du kamioiak, eta han topatu dituzte animalien gorpuzkiak. Ondorioz, ez dakite non botatakoak diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!