Durangaldeko Gazte Martxa antolatu dute Ikasle Abertzaleak-ek eta Ernaik

Anboto 2015ko uzt. 14a, 13:21

Ikasle Abertzaleak eta Ernai gazte erakundeek Durangaldeko Gazte Martxa antolatu dute uztailaren 29, 30 eta 31rako. Zornotzan hasi eta Elorriora arteko ibilbidea oinez egingo dute, eta tartean hainbat ekintza egiteko aprobetxatuko dute, kontzertuak edota berbaldiak, esate baterako. “Burujabetzaren aldeko gazteak, hau da, indibidualki zein kolektiboki gure etorkizuna erabakitzearen aldeko gazteak, batzea da asmoa”, esan dute deitzaileek prentsa ohar bidez.


Gazte Martxan parte hartu ahal izateko tiketak salgai daude dagoeneko 10 eurotan Durangoko Intxaurren, Elorrioko Portalekuan, Zaldibarko Casteten, Zornotzako Belatxiekietan eta Abadiñoko Abarketeruenean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!