Iurretako kadeteetako txirrindulariek zilarrezko domina lortu dute euskal selekzioarekin

Anboto 2015ko uzt. 13a, 13:20

Iurretako CAF Transport Engineering taldeko txirrindulariek lan ona egin dute euskal selekzioaren baitan. Aroa Gorostizaren eta Saioa Gilen denborei esker, taldekako erlojuaren kontrako proban zilarrezko domina eskuratu dute. Kataluniako selekzioak irabazi du proba.

Lorcan (Murtzia, Espainia) jokatu da proba. Gorostizarekin eta Gilekin batera, CAF taldeko Andere Basterra eta Caja Rural taldeko Nekane Gomez izan dria euskal selekzioan.

Taldeko erlojupeko denbora ona egiteaz gainera, Iurretako nesken kadete taldeak beste lorpen bat ere egin du: Maialen Aramendiak norbanakoen erlojupekoan brontzezko domina irabazi du. Nafarroako selekzioaren baitan korritu du Aramendiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!