Eskoziako eta Ingalaterrako ziklistak, Durangaldean

Anboto 2015ko uzt. 6a, 10:00
Hemengo eta atzerriko txirrindulariak batera, Ezkurdi plazan.

Ingalaterrako hiru txirrindularik eta Eskoziako zein Ameriketako Estatu Batuetako banak Durangaldean emango dituzte datozen aste biak, Duranguesa taldeak zazpigarrengoz antolatu duen txirrindulari gazteen arteko trukearen harira. 16-18 urte artean dituzte guztiek.

Adin tarte bereko beste bost txirrindulari euskaldun, aldiz, Eskoziara eta Ingalaterrara joango dira. Era berean, Ingalaterrako talde bat eta Eskoziako selekzioa ere etorriko dira, eta juniorren Bizkaiko Itzulian lehiatuko dira datorren astean,  Duranguesa elkartearen laguntza logistikoagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!