2016ko ANBOTOren egutegirako irudi erakargarrienaren bila

Anboto 2015ko uzt. 2a, 11:12
2015eko egutegiaren azala eta uztaileko orria.

ANBOTOk 2016ko egutegirako argazki lehiaketa abiatu du. Durangaldeko hamairu herritako argazkiak aurkeztu beharko dira irailaren 30a baino lehenago. Argazkirik onena aurkezten duenak 500 euroko saria lortuko du. Parte-hartzaileek herri bakoitzeko argazki bana aurkeztu beharko dute; Abadiñoko, Atxondoko, Berrizko, Durangoko, Elorrioko, Garaiko, Iurretako, Izurtzako, Mallabiko, Mañariko, Otxandioko, Zaldibarko eta Zornotzako argazkiak.


Argazkiak kamera digital bategaz egin beharko dira, eta JPG formatuan bidali beharko dira, irailaren 30a baino lehenago. Irudiek, gutxienez, 4.000x2.800 pixeletako tamaina izan behar dute. Lan originalak aurkeztu beharko dira, eta ezingo dute beste lehiaketaren bateko saririk izan.

Zelan eta nora bidali
Argazkiak e-mailez edo CD batean aurkeztu behar dira, datu hauekin: argazki bakoitzaren izena (zer herritan aterata dagoen zehaztuta), argazkilariaren izen-abizenak, NA zenbakia, helbidea eta adina. Bixente Kapanaga, 9, 48215 Iurreta edo astekaria@anboto.org helbideetara bidali behar dira lanak.

Argazki irabazlea anboto.org webgunean ANBOTOko irakurleek beraien bozkekin erabakiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!