Ezkurdin, 39 gradu itzaletan

Anboto 2015ko eka. 30a, 16:31
Argazkia: Mónica Gonzalez

Alerta laranja aurreikusita zegoen eta iritsi da. Durangaldeko termometroak 40 gradura heldu dira leku askotan. Eguerdiko 15:00etan esate baterako, Ezkurdiko termometroa 39 gradura heldu da, eta itzaletan zegoen. Beroaren eraginez, hainbat herritar freskotasun bila joan dira igerilekura. Durangoko Tabirako igerilekuak atzo aforo maximoan egon ziren, eta gaur ere antzeko zerbait gertatu daiteke. Bat baino gehiago atzo arratsaldean sarreran zain gelditu behar izan zen baten bat irten eta lekua egin arte.

Biharko ere alerta laranja iragarrita dagoen arren, tenperatura graduren bat bajatuko dela azaldu du Euskalmet agentziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!