Epaitegiak erabakiko du Ametxorberen inguruan

Anboto 2015ko eka. 29a, 10:40

Garaiko Udalak Berrizko Ametxorbe mendia eskuratzeko nahia berretsi zuen duela aste biko udalbatzarrean, eta orain epaitegi batek hartuko du horren inguruko erabakia. Lurrak muga egiten du Garaigaz, eta bereganatzeko eskubidea duela uste du udalak, erabilera publikoa emateko. Baina lur hori Berrizko Aitor Biritxinagak erosi zuen 2014ko urrian. Horregatik, epaitegiak esango du nor geratuko den lurragaz.


Biritxinaga nekazaria da, eta txarto ikusi du Garaiko Udalaren jarrera. “Beste baso batzuk ere egongo dira salgai, niri kentzen hasi barik”. Ametxorberen inguruan ere hainbat lur dagoela esan du. Gainera, gogoratu du berak erositako lurra ez zegoela salgai; berak negoziatu zuen lehengo jabeagaz, ustiategia zabaltzeko asmoz.
Biritxinagak azaldu du Garaiko udalbatzar bitan egon dela, eta ez diotela berba egiten utzi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!