Herrikoei babesa erakusteko ekitaldiak egin dituzte

Anboto 2015ko eka. 29a, 09:33

Asteburuan hainbat ekitaldi egin dituzte Herriko tabernen kontrako sententziaren kontra eta kultur elkarteen alde. Durangon, herri harresia irudikatu zuten Intxaurre aurrean, eta Elorrion eta Atxondon, hainbat ekintzen artean, Portalekuaren aldeko argazki jendetsuak atera zituzten. Otxandion, Libre Eguna antolatu zuten Kementsu elkarteaen alde, eta Zornotzan, manifestazioa egin zuten zapatuan, Belatxikieta elkartearen alde. Zaldibarren ere, hainbat ekintza burutu zituzten Castet libre lemagaz: zortzi orduko elkarretaratzea eta manifestazioa, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!