5.396 dira Durangaldean erroldatutako estatuz kanpoko etorkinak

Anboto 2015ko eka. 26a, 09:00

Azken bi hamarkadetan mundu osotik etorritako migrazioa ezagutu dugu Durangaldean. Batez ere, Afrikatik, Hego Amerikatik eta Asiatik irtendakoak dira, lan bila etorritakoak. Guztira, herri guztiak kontuan hartuz gero, 5.396 daude erroldatuta, eta 60 herrialde baino gehiagokoak dira. Maroko, Senegal eta Errumania dira askoren sorterriak. Adibidez, Zornotzan 847 errumaniar bizi dira, eta Berrizen 114.  Durangon, 865 dira Afrikakoak, eta, herrialdeka, boliviarrak dira nagusi, 271. Txinatarrak, ostera, 71 dira.

Bestelako herrialdeei kasu eginez gero, Iurretan 44 nigeriar daude, Abadiñon 36 portugaldar bizi dira, eta Otxandion lituaniarrak zein danimarkarrak ere badaude.

Durango: 2.127
Zornotza: 1.498
Elorrio: 376
Abadiño: 373
Atxondo: 55
Berriz: 319
Zaldibar: 183
Iurreta: 286
Otxandio: 61
Mallabia: 57
Mañaria: 36
Izurtza: 20
Garai: 5

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!