Herrikoei babesa agertzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako

Anboto 2015ko eka. 25a, 13:16
Joan zen barikuan, Durangon egin zen mobilizazioa.

Herrikoen kontrako sententziaren aurrean, ekimenak iragarri dituzte, elkarteak babesteko. Konfiskazioaz gainera, sententziak motibazio politikoa duela uste dute elkarteek. Ohar bidez azaldu dutenez,  “ezkerreko alternatiba politiko independentista lantzen eta bideratzen dabilen espazio fisikoa, kulturala, politikoa, erreferentziala da suntsitu nahi dutena”. Herriz herri hainbat ekimen antolatu dituzte.

 Zornotza:

Ekainaren 27an, manifestazioa Belatxikieta libre eta zabalik lelopean / 13:00etan Erreferendun plazatik.

 Zaldibar:

Ekainaren 27an 8 orduko elkarrataratzea Castet Elkartearen aurren (12:00 - 20:00) eta, ondoren, manifestazioa.

 Otxandio:

- Ekainaren 28an, Libre eguna:

◦ 12:00etan Umeendako jolasak, kale animazioa eta Parrillada.

◦ 16:00etan Mus eta Tute txapelketa.

◦ 19:30tan Kontzertua.

Durango:

Ekainaren 28an, Intxaurre kultur Elkartean 13:00etan Herri Ekimena eta, ondoren, sardina eta sagardo dastaketa.

 Elorrio:

Ekainaren 27an. 19:00etan bertso saioa leihotik leihora eta merienda, Portalekuan.

Ekainaren 28an, poteo girotua 13:00etan Portalekuatik. / 17:00etan Arrakala

dokumentalaren emanaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!