Etxerik bako 111 lagun hartu dituzte neguko aterpetxean

Anboto 2015ko eka. 24a, 10:56

Amankomunazgoak etxe bakoentzat eskaintzen duen Errota neguko aterpetxean 111 lagun egon dira aurten.

Amankomunazgoak aterpetxean hamar lagunentzako lekua alokatuta eduki du abendutik martxora bitartean, eta 19.700 euro erabili ditu horretarako. Arduradunek azaldu dutenez, iazko datuagaz alderatuz gero, erabiltzaileen kopurua %9 igo da. 75 Espainiako Estatukoak izan dira, eta iaztik hona %14 egin du gora naziotasun hori duten erabiltzaileen kopuruak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!