“Biriketako minbizia duten 100 lagunetik 5 erretzaile pasiboak dira”

Anboto 2015ko mai. 27a, 10:30

Tabakoaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da domekan, eta, horren harira, informazio eta gozoki banaketa egingo dute astelehenean, Durangoko Ezkurdin, Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuko kideek.

Aurtengo ikasturtean tabakoa erretzeari uzteko ikastaroetan 63 lagun hasi ziren, eta 47k amaitu dute. Horietatik 39k lortu dute tabakoa erretzeari uztea, Fernandezen esanetan.

Bestalde, ikastetxeetan ere prebentziorako berbaldi eta tailerrak egin dituzte. Lehen Hezkuntzako 362 umek eta Bigarren Hezkuntzako 534 gaztek jaso dute informazioa. Kerik Gabeko Gelak marrazki lehiaketa ere egin dute, eta Jesuitak ikastetxeko Gorka Rodriguezek eta Beñat Uriartek irabazi dute.

Prentsaurrekoan, tabakoak osasunarengan daukan eragin kaltegarriaz ohartarazi du Vicente Fernandez medikuak, baina ez erretzaileengan bakarrik, euren albokoengan ere bai. “Biriketako minbizia duten 100 lagunetik 90 erretzaileak dira, eta bost erretzaile pasiboak dira”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!