Domekan Zarautz eta Pagoeta aldean mendi lasterketa (15 km) jokatu zuten. Bertan Durangaldea Running taldeko kidea den eta Atxarte mendi kirol dendak babesten duen gazte durangar batek parte hartu zuen, Txomin Marañonek, eta bigarren postuan amaitu zuen. Lesio batetik irten berri dela kontuan izanda, emaitza oso ona da. Denpora asko lasterketetatik kanpora ibili ondoren sentsazio onekin bukatu zuen mendi proba. Hasieratik gogor aritu zen eta jaitsieran erritmoa bizitu zuen. Azkenean Igon Mancisidor irabazlearengandik 1.20 minutura helmugaratu zen honako denboran:1.07.26. Mikel Etxeberria hirugarren sailkatuari ia minutu bateko aldea atera zion. Euskal Kopa eta Espainiako txapelketa ditu hurrengo helburuak.