Kontzertu didaktikoak hasi dituzte Durangoko musika eskolan

Anboto 2015ko mai. 7a, 15:30

Iurretako eta Durangoko ikastetxeetako 5 eta 7 urte arteko 800 eskola umeri kontzertu didaktikoak eskainiko dizkiete. Astelehenean egin zuten lehenengo emanaldia, eta maiatzaren 11n eta 15ean egingo dituzte beste bi saioak. Eskola orduetan izango dira emanaldiak, eta egun bakoitzean bi saio eskainiko dituzte; 15:00etan eta 15:45ean.

Iaz ez bezala, aurten musika eskolako ikasleak izango dira kontzertuak eskainiko dituztenak. Gazteen musika bandak Pedro eta otsoa ipuina taularatuko du 5 eta 6 urtekoentzat. Lorena Rodriguez irakaslearen zuzendaritzagaz prestatu dute ipuin ezagun horren moldaketa. Orkestra gazteak eskainiko die, bestalde, hari instrumentuekin osatutako emanaldia 7 urteko entzuleei. Eunate Zarrabeitiaren zuzendaritzagaz prestatu dute hainbat estilo uztartzen dituen emanaldi hori.

Umeengan musikarekiko jakingura eta interesa piztea da programazio honen helburu.

Ikasleak orkestrara
Musika eskolako arduradunek azaldu dute Durangoko kontserbatorioko hainbat ikasle hartu dituztela Eusko Jaurlaritzak osatzen dituen gazte orkestretan jotzeko. Lide Etxebarria, Irene Goiri, Amaia Santana, Maite Azueta, Izaro Konde, Zihara Merino, Matxalen Ocariz, Jone Erzilla eta Martin Gabiria, hain zuzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!