Euskarazko irakurketa sustatu nahian, Atxondon eta Otxandion

Anboto 2015ko api. 27a, 15:45

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainagaz bat egin dute Atxondoko eta Otxandioko udalek. Euskarazko irakurketa sustatzea da helburu nagusia, eta parte hartu gura dutenek hiru pauso bete behar dituzte. Lehenengoa, liburutegian liburu bat hartu, eta irakurtzea.

 Bigarrena, balorazio fitxa bat betetzea; trukean, %25eko finantzazioa daukan erosketa-txartel bat jasoko dute euskarazko liburu bat erosteko, Durangoko Hitz edo Elorrioko Ilargi liburu dendetan. Hirugarren pausoa, antolatzaileen esanetan, liburua oparitzea da, “lagun bati, senide bati edo norbere buruari”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!