46. Herriarteko esku pilota txapelketa aurkeztu dute

Anboto 2015ko api. 15a, 18:02
Antolatzaileak Bilbon egindako aurkezpen ekitaldian.

Abadiño berriz itzuliko da txapelketara, iaz ez baitzuen parte hartu. Abadiñoz gain, Iurreta, Mallabia eta Zornotza ere arituko dira. Bestalde, Atxondo, Durangok eta Elorriok ez dute parte hartuko aurten.

Asteburu honetan abiatuko da txapelketa eta finalak ekainaren 26rako daude aurreikusita, Bilboko Club Deportivo frontoian.

Taula iazko emaitzen arabera osatzen da, eta Abadiñok gainontzeko hirurek baino lehenago hasiko du txapelketa, iaz ez baitzuen parte hartu. Apirilaren 19an izango du lehenengo partidua, Bilboren aurka. Aipatzekoa da irabaziz gero, Iurreta izango duela aurkari, maiatzaren 3an eta 10ean (joanekoa eta bueltakoa jokatzen baitira).

Zornotza eta Mallabia final zortzirenetatik hasiko dira eta lehenengo kanporaketa maiatzaren 17an eta 24an jokatuko dute. Oraindik aurkaria zehazteke dute.

Bestalde, erreminta txapelketako finala Zornotzako udal pilotalekuan izango da, ekainaren 27an. Zesta-puntan Durango izango da Durangaldeko ordezkari bakarra. Lau talde bakarrik direla eta, zuzenean finalaurrekoetatik hasten da. Markina-Durango eta Berriatua-Gernika izango dira kanporaketak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!