Mendi igoeretan eta rallysprint txapelketan lider dago Iban Tarsicio

Anboto 2015ko api. 14a, 10:18

Asteburan Opakuako igoera irabazi du.

Auto lasterketen denboraldia sasoi betean hasi du Iban Tarsiciok. Joan zen asteburuan Opakuako Igoera irabazi zuen, mendi igoeren txapelketako lehen lasterketa. Denboraldia hasi denetik pilotuek errepide lehorrean lehiatu ahal izan duten lehen lasterketa izan da: “Egia esanda, denok ere bagenuen gogoa zikuan aritzeko”, dio abadiñarrak. Lasterketa horretan, Iñigo Peñak (Ibanen ohiko kopilotua) eta Eneko Goirieneak ere parte hartu zuten.

Gainera, rallysprint txapelketako hiru lasterketa lehiatu direnean, Iban Tarsicio eta Iñigo Peña lider daude. Gabirian bigarren eta Goierrin laugarren sailkatu ostean, Hondarribian garaipena lortu zuten orain hiru asteburu. Hondarribiakoa “gehien gustatzen” zaion lasterketa dela dio Tarsiciok. Ez zen lasterketa erosoa izan: “Errepidea inoiz baino zikinago zegoen eta gatxagoa zen pilotatzea”.

Hondarribian batutako puntuei esker kokatu dira txapelketako lider. 79 puntu dituzte, Aingeru Castrok baino 9 gehiago eta Enrique Barrenetxeak baino 17 gehiago. Hurrengo lasaterketa Azpeitian izango dute asteburu bi barru: “Irabaztea eta sailkapenean dugun aldea handitzea dugu helburu”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!