Lau errusiar gazte Bizkaia-Durangora batu dira aurtengo denboraldirako

Anboto 2015ko api. 9a, 16:12

Bizkaia-Durango txirrindulari taldeak lau txirrindulari errusiarrekin akordioa lortu du denborladi honetan estatu mailako zein nazioarteko lasterketetan parte-hartzeko. 

Honako hauek dira lau txirrindulari errusiarrak: Svetlana Belevantseva (1993), Olga Dobrynina (1992), Maria Kantsyber (1996) eta Anna Zavershinskaya (1993). Lautik hiru 23 urtez azpiko txirrindulariak dira, baina denak nazioarte mailan esperientzia handidunak. Kantsyber-ek, esaterako, Ponferradako gazte mailako munduko txapelketan aprte hartu zuen eta Zavershinskaya-k Adygeyako Tourrean garaipena lortu zuen.

Lau txirrindulariek asteburu honetan debutatuko dute Espainiako Koparako puntuagarriak diren proba bitan: Fontiverosen (Avila) eta Zamoran. Esperientzia hartzea izango dute helburu.

Gainera, nabarmendu behar da ez direla Bizkaia-Durangoko errusiar bakarrak izango 2015 honetan, taldean jarraitzen baitu Yulia Ilinykhek, eta honekin Durangoko taldeak errusiako txirrindularitzarekin duen konpromisoa sendotu du.

Taldeko zuzendari Agurtzane Elorriagaren hitzetan lau txirrindulari hauek "laguntza handia izango dira taldearentzat" eta gainera, "modu honetan erraztasuna emango diegu gazte hauei beraien herrialdetik irten eta Europako lasterketetan txirrindulari bezala hobeto prestatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!