Udal hauteskundeak 2015

Durangaldeko hautagaiak aurkezten hasiko da EH Bildu

Anboto 2015ko api. 9a, 12:18

EH Bildu koalizioa datozen egunetan hasiko da hautagaiak aurkezten –orain arte Zornotzako Urko Lopez bakarrik aurkeztu du–. Durangon, Abadiñon, Elorrion eta Zaldibarren zerrendak aurkezteko datak finkatu dituzte.

Zapatuan Durangoko zerrendaren aurkezpena egingo du, 10:00etan, Plateruenean, eta lantaldeka landu duten programaren berri ere emango du. Abadiñon ere antzeko deialdia egin du 12:00etarako, Txanporta kultur etxean. Martitzenean, Elorrion egingo du zerrendaren aurkezpen ekitaldia, 19:30ean, Arriolan. Zaldibarrekoen txanda hilaren 17an izango da, 19:00etan, udaletxe aurreko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!