Euskal Herriko Itzulia Durangaldetik pasatuko da gaur

Anboto 2015ko api. 9a, 09:56
Purito Rodriguez txirrindularia atzo Zumarragan. Argazkia: www.itzulia.net

Zumarraga eta Arrate arteko etapan, Elorriotik, Berriztik, Zaldibartik eta Mallabiatik pasatuko da txirrindulari lasterketa. 14:45 aldera helduko da lasterketa Durangaldera.

Zumarragatik 13:00ean irten eta 17:00ak aldera helduko dira Arratera txirrindulariak. Kalkulatu dutenez, Bizkaiara 14:45ean helduko da, Elgetatik Elorriora jaisterakoan. Miotatik (14:57) Berrizera abiatuko dira txirrindulariak, eta Zaldibar igaro eta gero, Mallabiara 15:08 aldera heltzea aurreikusi dute. Areitiotik Ermuara joko dute gero. Ibilbide zehatza eta ordutegia ikusteko, sartu hemen.

Atzo Zumarragan amaitu zen etapa Joaquín Purito Rodriguezek irabazi zuen. Sailkapen orokorrean, Sergio Luis Henao da liderra, eta Purito Rodriguez eta Nairo Quintana denbora berdinarekin daude. Sailkapen nagusia, hemen.

Guztira 162,2 km egingo dituzte gaur Euskal Herriko Itzulian, Zumarragan hasi eta Arraten amaitu arte. Etapa honek agerian utziko du sailkapen nagusirako lehian ibiliko diren txirrindulariak zeintzuk diren. Hainbat mendate igaroko dituzte: Asentzio gaina (2. mailakoa), Karabieta gaina (2. mailakoa), Izua gaina (1. mailakoa), Gaintzagagaina gaina (3. mailakoa), Santa Eufemia gaina (3. mailakoa), Pinareseko gaina (3. mailakoa) eta Usartza gaina (1. mailakoa).

Itzuliko laugarren etaparen ibilbidea:

Bestalde, domekan, Euskal Herriko itzulia amaitu bezain laster, jokatuko dute Udaberriko Klasikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!