Euskaraz Bizi egunerako giroa berotzen

Anboto 2015ko api. 8a, 12:10

Aprilaren 18an ospatuko dute Otxandion. Barikuan argazki erraldoia ateratzeko deia egin dute eta herri bazkaritarako txartelak hainbat tokitan erosi daitezke.

Apirilaren 18an Euskaraz Bizi Eguna antolatuko dute Otxandion, eta apurka giroa berotzen dabil. Alde batetik, Otxandioko Amaurene elkarteak deialdia egin du, barikuan, 19:00etan, plazan argazki erraldoi bat ateratzeko. Hilaren 18an, adibidez, herri bazkaria egingo dute, eta bazkarirako txartelak Otxandioko Fondan edo Txokoan erosi daitezke 12 euroan. Durangoko Intxaurren eta Plateruenan ere bazkaritarako txartelak erosi daitezke; baita egun horretan Otxandiora joateko autobuserako txartelak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!