'Noctis Labyrinthus', bihartik, Markinako kartzela zaharrean

Anboto 2015ko mar. 26a, 16:38

Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena eta Segun Lazkano Durangaldeko argazkilarien irudiek osatzen dute Noctis Labyrinthus erakusketa. Apirilaren 12ra arte, Markinako kartzela zaharrean egongo da ikusgai, eta bihar iluntzean egingo dute inaugurazio ekitaldia.

Argazkilariek landutako hainbat bideo-lan proiektatuko dituzte erakusketaren inaugurazio ekitaldian, eta poesia irakuraldiak egingo dituzte, 20:30etik aurrera.

Apirilaren 12ra arte, Markinako kartzela zaharrean egongo dira Noctis Labyrinthus proiektuko argazkiak ikusgai. Txelu Angotiaren Angst, Segun Lazkanoren Ero, eta Jesus Mari Arruabarrenaren Moo bildumetako argazkiak.

Barikuetan, 18:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara; eta domeketan 12:00etatik 14:00etara egongo da erakusketa zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!