Erorketak prebenitzeko ikastaroa egingo da Durangon martxoaren 10 eta 17an

Anboto 2015ko mar. 5a, 17:00

Zaindu programaren barruko ikastaro bat izango da. "Erorketen prebentzioa: autonomia indartzen" izena izango du, eta senide zaintzaileentzat zuzenduta egongo da. Zaindu programak mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileei laguntzea du helburu. Izan ere, zaintzaileek lan gogorra eta zaila egin behar izaten dute.

Aurten, berrikuntza modura izango da ikastaro hau. Terapeuta okupazional batek gidatuko du, eta erorketa kasuetan izango du oinarria. Hauek ekiditeko edo prebenitzeko zer egin daitekeen azalduko da, zergaitiak aztertu eta mendekotasuna duen senidearen bizilekua egokitzeko ideia praktikoak landuz.

Bestalde, aurten ere norbere burua zaintzeko tailerrak egongo dira. Erlaxazioa, antsietatea eta beste hainbat gairen inguruko tailerrak izaten dira hauek.

Esan bezala, ikastaroa martxoaren 10 eta 17an izango da. Senide zaintzailea bazara eta interesatuta bazaude, Zaindu programaren egoitzara hurbildu zaitezke (Astarloa kalea 1, 2., Durango) 9:30etatik 13:30etara, 94 6030046 telefonora deitu, edota durangaldea@zaindu.eu helbidean sartu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!