Udalekuetan apuntatzeko deia egin du Kimuak aisialdi taldeak

Anboto 2015ko ots. 26a, 09:20

Kimuak aisialdi taldea hasi da aurtengo udalekuak prestatzen, eta dagoeneko eman du bere eskaintzaren berri. 190 gazterentzako lekua edukiko dute, eta interesdunei apuntatzeko deia egin die. Martxoaren 9tik 13ra bitartean Iurretako Goiuria kulturgunean  egingo dute inskripzioa, eta lekurik geratuz gero, martxoaren 16tik aurrera telefonoz jasoko dituzte datuak.

Iaz hasieratik telefonoz egin zuten, baina “kaotikoa” egin zitzaiela diote Kimuakekoek, ezin izan ziotelako jende guztiari aldi berean kasu egin. Kopuru bat ipintzea beharrezko dutela diote, “kalitatezko udaleku batzuk eskaini ahal izateko”.  

Udaleku finkoa Urnietan egingo dute 2005tik 2008ra jaiotakoentzat, eta ibiltaria Urbasa eta Aulesti artean  1998tik 2000ra jaiotakoentzat. Ibiltari txiki bi egingo dituzte 2001etik 2004ra jaioetakoentzat. 40 begiralek jardungo dute bolondres.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!